Ferixa Nagusia 2010: egitaraua

2010-06-18T09:53:00+02:00 2010-06-18T09:53:00+02:00 2010-06-18T09:53:00+02:00
Uztailaren 1etik 4ra izango dira jaiak Elgetan. Hemen duzue egitaraua:


Uztailak 1, eguena: mozorro gaua

17:00  Umientzako jokoak (Olinpiar jokoak)
19:30  Mozorro jaitsieria Salbadorretik Ustekabe txarangarekin. Plazara iritsitakoan alkate txikixari emango jako agintia eta brindisa egingo da jaixei hasieria emoteko. Ondoren buruhaundixak.
22:00  Mozorro afaria plazan.
23:00  Erromerixia: Kupela taldearekin.
00:00  Larrain dantza urteroko ohittura onari jarraittuz. Ondoren erromerixiak jarraittuko dau.

Uztailak 2, barikua: gazte eta erretiratuen eguna

11:00  Umientzako puzgarrixak salbador kalian.
11:15  Ozkarbi elkartearen aurrean salda banatuko da.
11:45  Krabelinak jartzea jubilatuei.
12:00  Meza Nagusixa, iazko jaixetatik hil diren jubilatuen alde.
12:45  Karate erakustaldia plazan.
13:00  Triki-bertso poteoa.
14:00  Jubilatuentzako bazkarixa Espaloian. Bazkalostian dantzarako aukeria egongo da Peli Arantzabal soinu jolearekin.
14:00  Umeentzako bazkarixa.
15:00  Bazkaria Gaztetxeko lautadan.
16:00  Puzgarrixak umientzako.
18:30  Buruhandixak.
19:00  Zezenak.
20:15  Bits festa plazan.
22:00  4 1/2 ko buruz buruko pilota txapelketako finalak.
22:30  Erromerixia: Itzel taldearekin.
00:00  Susko zezena plazan. Ondoren erromerixiak jarraittuko dau.
00:00  Kontzertuak Gaztetxe ondoko lautadan: Gozategi.
5:00 Txokolatadia Gaztetxian.

Uztailak 3, zapatua: Herri Eguna

11:15  Esna deixa Ustekabe txarangarekin.
11:30  Kuadrilen hamaiketakoa: Intxorta elkartean.
12:00  Asto karreria, Elgetako X. Sarixa.
12:30  Harri jasotzea: Goikoetxek baietz bi minutuan 20 bidar altzau 100 kiloko harrixa.
13:00  Kalejira Ustekabe txarangarekin.
14:30  Bazkari herrikoia: paella erraldoia, sahieski errea eta kafea.
16:00  Kantuak eta dantzak Jainaga eta Narbaizarekin
19:00  Zezenak. Ustekabe txarangak alaituta, ondoren kalejira.
23:00  Erromerixia, Jainaga eta Narbaizarekin.
23:30  Bolo txapelketa.
00:00  Susko zezena. Ondoren, erromerixiak jarraittuko dau.
00:00  Kontzertuak Gaztetxe ondoko lautadan: Luz de putas eta beste talde bat.   

Uztailak 4, domekia: Ferixa Nagusixa

09:00  Ferixa Nagusixa zabalduko da: ganadu erakusketia, makinarixia eta burdindegi azoka.

  • Erakusketia eta salmentia: lorak, barazkixak, gaztaiak, fruta, txakoliña, eztixa, landarak...
  • Eskulangintza.Herriko abereak.
  • Idiak.
  • Artisauak. 

12:00  Elgetako trikitilarixak alaittuko dittue kaliak goizean zihar.
12:00  Idi probak.
18:00  Umeentzako play-back lehiaketa.
19:30  Pipo malabarista.
21:00  Txitxiburduntzia