Afariak ipuin kontalari eta guzti Maialden

2012-10-22T16:59:00+02:00 2012-10-22T16:59:00+02:00 2012-10-22T16:59:00+02:00
Maialdeko ipuin-kontalarien zirkuituarekin jarraituz, hil honetan, urriaren 27an, larunbatean, Virginia Imaz kontalari eta clowna etorriko zaigu bisitan, ipuin erotikoen saio batekin.

Afaria 21:00etan hasiko da, eta postreen ondoren, Virginiak hartuko du hitza. Menua honako hau izango da (bakoitzetik bat aukeratzeko):

  • Kalabazin milorria, sagar-kremarekin edo Pisto-hojaldrea
  • Legatza saltsa berdean edo Masailak Arabar Errioxako saltsan     
  • Gazta-tarta edo Arroz-krema laberatua
  • Ardo ondua, sagardoa edo ura        

Prezioa (ipuin-kontalaria ikusteko sarrera barne): 26 euro      
Apuntatzeko: tel: 943 78 91 07