Elurraren gaineko protokoloa martxan eguazten eta eguenerako elurra egin dezakeelako

2012-01-31T12:56:00+01:00 2012-01-31T12:56:00+01:00 2012-01-31T12:56:00+01:00
Elgetako Udalak adierazi gura du abisua jaso duela eguazten eta eguenean elurra egin dezakeela esanez. Abisuan eguazten, eguen eta barikuan izotza egingo duela ere adierazi digute. Udalak martxan jarri du elurraren gaineko protokoloa. Elurra egiten badu kontuan hartzekoak:


• Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da. Diputazioak du errepide honetan edurra kentzeko ardura eta telefono honetan izango dituzue argibideak: 902 11 20 88.

• Udaletxeko makinek kale eta auzoetako errepideetan eta baserri auzoetako bideetan edurra kentzeko ardura dute.

• Autoa aparkalekuetan uztea eskatzen da. Edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baidu zerbitzu egokia ematea.

• Zuen ataria garbitu gura duzuen herritarrok gatza eta palak eskatu ditzakezue udaletxean.

• Urgentziaren bat suertatu ezkero deitu:
        Astegunez, 943768022 (udaletxea) telefonora.
        Astebukaeran, 112 (SOS Deiak) telefonora.