Dantza-jauzien ikastaroa

2010-04-21T11:21:00+02:00 2010-04-21T11:21:00+02:00 2010-04-21T11:21:00+02:00
Joan den urteko udaberrian, Koadrilen egunari begira, dantza ikastarotxoa egin genuen, egun horretan plazan egingo ziren dantza batzuk prestatzeko. Orduan azaldu zen parte hartzaileen interesa dantza jauziak hobe ikasteko.

Hilero egiten dugun Herrixa Dantzan dantzaldiari begira, interesgarria iruditzen zaigu elgetar taldetxo batek jauzietan jakitea, halako piezak sartu ahal izateko. Ikasitako dantzak Herrixa Dantzaneko errepertorioan sartuko ditugu.

Egitaraua

  • Dantza-jauziak: oinarrizko urratsak eta praktika
  • Xiberuako Branlea
  • Axuri beltza
  • Extra: Baztango zortzikoa errepasatzea (Lantzeko inauteria)

Iraupena: 1,15 orduko bost saio.

Irakaslea: Patxi Montero.

Noiz: apirilak 28 - maiatzak 26, eguaztenero, 19:15 - 20:30

Non: Espaloian.

Antolatzailea: Elgetako udala

Izenematea: Udaletxean.

Zenbatekoa: 5 euro. Izena ematean udaletxean ordaindu beharrekoa.