Ixotzen

Elgetako Energia Berriztagarrien Komunitatea

Energia sorkuntzan, kontsumoan zein autokontsumoan ahalduntzeko egitasmoa gauzatzeko proiektua martxan dago Elgetan. Komunitate energetikoa sortzea da asmoa, energia trantsiziorantz aurrerapausoak emateko tokikotasunetik hasita.

Hastapen fasean dagoen proiektua da, eta, herritarren parte-hartzearekin egituratzea da Udalaren asmoa. Elgetarrek beharreko informazio guztia jaso ostean, erantzun beharreko helburuak zein garatuko diren proiektuak definituko dira, eta, Energia Berriztagarrien Komunitatea sortu. Bide horretan bidelagun izango dira Goiener eta Emun Taldea.

    Udalaren proposamena

    Energia komunitatearen hasiera errazteko Elgetako udalak herriko frontoiko teilatua lagapenean utziko dio komunitateari lehenengo instalazio berriztagarria bertan egin dezaten.

    D2030en proposamena

    Eskualde mailan hainbat energia proiektu bultzatzen ari dira, tartean EBK batzuk. Herritar ezberdinak animatzen ditu EBK sortzeko prozesuan parte hartzera. Horrekin batera, D2030en bultzatzaile den Fagorrek eskualdeko EBK ezberdinetan bazkide laguntzaile bezala sartzeko proposamena egin du. Diru ekarpen bat ere egingo du.

    Informazio gehiago: