Elurrak oraingoz ez du eragozpenik sortu

2015-02-03T10:02:00+01:00 2015-02-03T10:02:00+01:00 2015-02-03T10:02:00+01:00
Iragarpena ikusita eta zuritu duela-eta, Udalak elurretako protokoloa abiatu du. Oraingoz, 09:30ean errepide guztiak irekita daude. Kanpazar eta Elgetan arretaz gidatzea gomendatzen da.

Elur-egunetarako protokoloa

  • Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da.
  • Udaleko makinak auzoetako errepideetan elurra kentzeko ardura dute.
  • Autoa aparkalekuetan zuzen lagatzea eskatzen da, edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.
  • Etxeko ataria garbitu gura duzuen herritarrok gatza eta palak eskatu ditzakezue udaletxean.
  • Urgentziaren bat izanez gero deitu udaletxera.

TELEFONOA: 943 76 80 22 (Lanorduetan)
SOS-DEIAK: 112