Vespa eta Lambretta motorren IV. topaketa domekan

2009-09-18T10:06:00+02:00 2009-09-18T10:06:00+02:00 2009-09-18T10:06:00+02:00
Guztia gertu dauka Fermin Iribar antolatzaileak eta bere lan taldeak. 90 bat motor elkartzea espero dute. Urtero moduan erakusketa, irteera eta bazkaria egingo dituzte domekan, hilaren 20an.

Entzundakoak entzunda aurten 90 bat motor elkartuko ditugula pentsatzen dut. Itxaropen hori daukat behintzat. Ea eguraldiak laguntzen duen." adierazi du Fermin Iribar antolatzaileak. 09:00etan hasiko dira guztiak plazan batzen. Bertan izenemateak egingo dituzte eta parte hartzaileek hamaiketako egiteko aukera izango dute Intxorta elkarteak txorizo pintxoak eta salda eskainiko baitie. Eguerdi aldera, 12:15ean, 40 bat kilometroko irteera egingo dute. Bien bitartean Vespak eta Lambrettak ikusgai egongo dira plazan. Egunari amaiera emateko bazkaria egingo dute Iñaki jatetxean. Izena emateko epea zabalik dago oraindik ere.