Papiroflexia tailerra

2011-03-21T14:40:00+01:00 2011-03-21T14:40:00+01:00 2011-03-21T14:40:00+01:00
Ume zein gurasoentzako papiroflexia tailerra egongo da Elgetako gaztelekuan, apirilaren 9an, zapatuan. Interesa dutenek izena udaletxean eman beharko dute.


Tailerra  Mari Joxe Azurtzak emango du. Euskal Herrian, zein gure mugetatik kanpo ere horrelako tailerrak ematen jardundakoa da Azurtza.

Bi txandatan dago banatuta papiroflexia tailerra:

- 1. txanda: 16:00-18:00, guraso eta 7 urtetik berako haurrentzat.

- 2. txanda: 18:30-20:00,  7 urtetik gorako haurrentzat

Papiroflexiaren inguruko bere bideo bat: