Elurra egin dezake Elgetan larunbat eguerditik aurrera

2019-02-01T13:14:00+01:00 2019-02-01T13:14:00+01:00 2019-02-01T13:14:00+01:00
Elgetako Udalak adierazi gura du EUSKALMETen abisuaren arabera, bihar eguerditik aurrera (otsailak 2) elurra egin dezakeela. Hori dela eta, Udalak martxan jarri du elurraren gaineko protokoloa

 


  • Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da.


  • Salbador kaleko irteera ireki egingo da, lorontziak kenduta.


  • Autoa aparkalekuetan ZUZEN lagatzea eskatzen da, edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.


  • Herritarrei eskatzen zaie kotxea behar-beharrezkoa denean soilik erabiltzeko.


  • Etxeko ataria garbitu gura duzuen herritarrok GATZA eta PALAK eskatu ditzakezue udaletxean.


  • Informazio gehiago jasotzeko:


Telefonoa: 943 76 80 22 (Lan-orduetan)

E-maila: udala@elgeta.eus

Twitter : @elgetakoudala

Facebook: Elgetako Udala