Udazkenari buruzko argazki digitalen lehiaketa abian

2010-10-11T11:10:00+02:00 2010-10-11T11:10:00+02:00 2010-10-11T11:10:00+02:00
Martxan dago Elgetako argazki digitalen lehiaketa. Lanak urriaren 20 baino lehen udaletxean aurkeztu behar dira 'kultura@elgeta.net' helbidera bidalita. Epaimahaiak argazki onenak aukeratu eta herriko tabernetan jarriko ditu urriaren 24an (domeka). Egun horretan gainera, perretxiko erakusketa eta Elgetako tabernen arteko pintxo lehiaketa ospatuko da. Sari politak egongo dira, argazkigintzari lotutakoak.