Gogoan izan dugu erresistentzia antifrankista frontearen 84. urteurrenean

2020-10-04T12:46:23+02:00 2020-10-04T12:46:23+02:00 2020-10-04T12:46:23+02:00
84 urte bete dira gaur geldiezina zirudien faxisten oldarraldia zapuztu zutenetik. Intxortako Atean elkartu gara Elgetako udaleko eta Intxorta 1937 kultur elkarteko ordezkariok gertaera haiek gogoratzeko eta erresistenteen omenez lore eskaintza xume bat egiteko.

Bestelakoa behar luke gaurko egunak. Bi astez jardunaldi memorialistetan gai ezberdinak jorratu ondoren , gaur Debagoieneko gerrako haurrei omenaldia egitea zen gure asmoa, baina COVID19 gaitza dela eta, ezinezkoa izan zaigu. Ez dugu, ordea, asmo hau alde batera utziko, eta egoera hobetutakoan merezi duten omenaldia jasoko dute txiki txikitatik gerra eta erbestea ezagutu behar izan zuten debagoiendarrek.