Trafiko Zuzendaritzak bereganatu du Elgetako trafikoa zaintzeko ardura

2010-10-22T14:14:00+02:00 2010-10-22T14:14:00+02:00 2010-10-22T14:14:00+02:00
Aste honetan jakinarazi du Trafiko Zuzendaritzak, Elgetako trafiko arau-hausteak zaintzeko ardura bere gain hartu duela. Azken egunetan, Ertzaintza hasita dago herrian gaizki aparkatutako autoen bila errondak egiten, eta horrela jarraituko dute. Elgetarroi dei egiten diegu, autoak behar bezala aparka ditzaten: ez espaloi gainetan, ez bidean bertan, ezta oinezkoen kaleetan.