Mundumira antolatzeko herritarrendako batzarra eguaztenean

2011-03-07T10:01:00+01:00 2011-03-07T10:01:00+01:00 2011-03-07T10:01:00+01:00
Martxoaren 9an, eguaztena, 19:00etan, udaletxean herritarrentzako batzar irekia izango da Mundumira antolatzeko. Bertan programaren borradorea eta herrian kokatuko diren gune desberdinak aurkeztuko dira. Horretaz gain egongo diren beharrak aztertuko dira denon artean horiei erantzuteko. Adibidez trafikoa zuzentzeko laguntza beharko dela aurreikusten da.