Datorren astean batzartuko da Udala zaintza zerbitzuaz eta gaztelekuaz herritarrekin hitz egiteko

2012-03-14T08:39:00+01:00 2012-03-14T08:39:00+01:00 2012-03-14T08:39:00+01:00
Herritarrekin egindako batzarretan, konpromisoa hartu zuen Udalak zaintza zerbitzua gura duten gurasoekin batzar bat egiteko eta gaztelekuko erabiltzaile diren gazte eta nerabeekin elkartzeko. Zaintza zerbitzuaz jarduteko batzar irekia martxoaren 21ean izango da, eguaztena, 19:30ean eta gaztelekuari buruz martxoaren 23an hitz egingo dute gazte eta nerabeekin 18:00etan.

Herritarrekin elkartu ostean hurrengo hilabeteetan zaintza, ludoteka  

eta gazteleku zerbitzuak aurrera eramateko ahalegina egingo du  

Udalak. Mezu honekin batera zerbitzu bakoitza zer den argitu gura  

dugu. Interesa duzuenok, oraindik izena ez baduzue eman lehenbailehen  

ematea komeni da.

 

 

  • ZAINTZA:

 

- Umea eskolan hartu eta ludotekara eramatea edo bertan merienda ematea.

 

- Apirila, maiatza eta ekainean emango da, beti ere minimo 5 umek  

izena ematen badute.

 

- Prezioa: 90 € hileko.

 

- Ordutegia: Astelehenetik eguenera 16:00etatik 18:45era. Barikuetan  

16:00etik 18:00era.

 

 

 

  • LUDOTEKA:

 

- Aisialdi zerbitzua.

 

- Prezioa: 40 € hileko.

 

- Ordutegia: Astelehenetik eguenera 16:00etatik 18:45era, barikuetan  

18:00ak arte.

 

 

 

  • GAZTELEKUA.

 

- Apirilean ez da egongo eta lantzen ari gara maiatza eta ekainerako  

proposamena.

 

- Ordutegia eta prezioa ekintza bakoitzaren arabera zehaztuko dira.

 

 

 

Aurrerantzean aukera egongo da eguneko zerbitzua jasotzeko.  

Horretarako bezperan abisatu egin beharko da ludotekan edo  

16:00etatik 19:00ak bitartean 663514314 telefonora deitu beharko da.  

Hile bukaeran udaletxetik egingo da zerbitzuaren kobrantza. Eguneko  

prezioak: zaintza 6 € eta ludoteka 3 €.

 

 

Aipatu datorren astean bi batzar egingo ditugula.

ZAINTZA ZERBITZUA gura duten gurasoentzako: Martxoak 21ean,  
eguaztena, 19:30ean udaletxean.

GAZTELEKUA: Gazte eta nerabeentzako batzarra: Martxoak 23an, barikua,  
18:00etan gaztelekuan.