Omenaldi hunkigarria 36ko frontean bizia emandakoei

2010-04-24T15:15:00+02:00 2010-04-24T15:15:00+02:00 2010-04-24T15:15:00+02:00
Apirilaren 24a egun seinalatua da Elgetako historian eta baita, elgetarrendako ere. Hain zuzen ere, 1936ko Gerran, makina bat elgetarrek bizia eman zuten eta beste asko gogor erasotuak izan ziren. Hala, urtero bezala, herritarrak, lagunak eta senitartekoak, frontean eroritakoei omenaldia egiten diete.

Hainbat lagunek egin zuen atzo Asentziotik Intxortako Aterainoko ibilaldia Ikurrinaz, eta, CNTko eta Errepublikako banderak astinduz. Tartean, Oxel Erostarbe Elgetako alkatea, Edurne Alberdi zinegotzia eta Julia Monje, Arrasateko Zutik alderdiko zinegotzia.

Lore eskaintza hunkigarria

Bi lore eskaintza egin zituzten ibilbidean barrena: bata Salbadorreko monumentuan, eta bestea, Intxortako Atean. Omenaldi hunkigarri hau borobiltzeko baina, maiatzean, inaugurazio ofiziala egingo zaie Espaloia Kafe Antzokian jarriko duten Interpretazio zentroari eta Intxortako ibilbide tematikoari.

Harrera gunea maiatzean

Maiatza bukaeran inauguratuko da Interpretazio zentroa. Bertan, trintxeren erreprodukzioa eta  argazkiak, besteak beste, izango dira ikusgai, Espaloian. Intxortako Aterainoko ibilbide tematikoa ere prest izango dute.
Aipatu ere, Espaloiko harrera gunean, proiektu garrantzitsua jarri dela martxan, Izen guztiak aurpegi guztiak, lelopean. Hala, herritarrei zein 36ko Gerrako materiala izan dezaketen guztiei deia egin diete: etxean edo baserrian garai hartako materialik edukiz gero, eta erakusketan ikusgai ipintzea gura izanez gero, bertaratu eta jakinarazteko eskatu dute ekimen honetan diharduten arduradunek.