Autobus bereziak Mundumira festarako

2011-05-27T09:40:00+02:00 2011-05-27T09:40:00+02:00 2011-05-27T09:40:00+02:00
Elgetan 1.000 autorendako aparkalekua egokitu dute poligonoan, baina antolatzaileek gomendatu dute garraio publikoa erabiltzeko Elgetara joateko. Pesak zerbitzu berezia jarriko du bihar eta etzi, eta autobus txartela 1,7 euro kostako da. Informazio gehiago eta ordutegi zehatzak, www.pesa.net atarian.

Autobus ordutegiak

  • Antzuola: Bergara eta Elgeta linea zapatuan 10:00etatik 04:00etara hiru orduan behin. Domekan 10:00etatik 19:00etara hiru orduan behin.
  • Bergara: 15 minutuan behin 10:00etatik 05:15era zapatuan eta 10:00etatik 20:45era domekan.
  • Leintz bailara: Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Elgeta linea. Zapatuan 10:00etatik 05:00etara ordu erdian behin. Itzulerakoa, 11:00etatik 06:00etara ordu erdian behin. Domekan, 10:00etatik 20:00etara ordu erdian behin eta itzulera 11:00etatik 22:30era ordu erdian behin.
  • Oñati: Bergara Elgeta linea 11:30etik 05:30era hiru orduan behin. Domekan 11:30etik 20:30era hiru orduan behin.