Urriaren 19tik 25era aste berdea ospatuko dugu Elgetan

2020-10-13T10:53:00+02:00 2020-10-13T10:53:00+02:00 2020-10-13T10:53:00+02:00
Ingurumena zaintzea ezinbestekoa dela uste dugulako, gure bizimoduak eragiten dituen arazoez jabetzera eta gogoeta bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu.

Horretan laguntzeko egitarau bat prestatu dugu. Mankomunitatearen eskutik, sortzen ditugun hondakinak nola kudeatzen diren ezagutuz hasiko dugu astea. Martitzenean gaztetxoenentzat kontzertu didaktiko bat izango dugu ikusgai. Eguaztenean, energiaren autokontsumorako bidean eman beharreko pausoak azalduko dizkigute Goienerreko lagunek. Eguenean, “Ekologista naiz baino...” hitzaldia eskainiko dugu, nork ez dauka kontraesanik? Zapatuan errefusaren karakterizazioa egingo dugu plazan. Elgetan ongi sailkatzen dugu baina oraindik badugu zer hobetu. Bukatzeko, domekan, lehenengo erreka garbitzera joango gara eta nahi duen ororen laguntza ongietorria izango da. Gainera, astean zehar, liburutegian interesgune bat izango duzue prest. Ea guztion artean Elgeta berdeago eta jasangarriago bat egitea lortzen dugun. Har ezazu parte!

OHARRA: ekitaldi guztietan musukoa erabiltzea, eskuak garbitzea eta distantzia mantentzea derrigorrezkoa izango da

WhatsApp Image 2020-10-09 at 17.56.04 (copy).jpeg