Ludoteka eta Gazteleku zerbitzua 2011-2012

2011-09-15T16:18:00+02:00 2011-09-15T16:18:00+02:00 2011-09-15T16:18:00+02:00
Irailak 19an hasiko da ludoteka zerbitzua martxan eta aste osoan sarrera irekia izango da. Gaztelekua berriz, barikuan hasiko da eta aste bukaeran sarrera irekia izango da. Izena udaletxean edo ludotekan bertan eman daiteke.

Ludoteka:

  • 3 urtetik 12 urtera.
  • Astelehenetik barikura zabalik.
  • Astelehenetik eguenera 16:00etatik 19:00etara. Barikuetan: 16:00etatik 18:00etara.
  • Umeak eskolan jasotzeko aukera dago.
  • Adinaren arabera bi talde egongo dira.
  • Hileko kuota: 40 €.

Gaztelekua:

  •   12 urtetik aurrera. Adinaren arabera bi talde egongo dira.
  •   Bariku, zapatu eta domekatan.
  •   Barikuetan 18:00etatik 20:30era.
  •   Zapatuetan 17:30etik 20:30era.
  •   Domekatan 17:30etatik 19:30era.
  •   Hileko kuota: 25 €.