Lambretta eta Vespa motorren 7. topaketa Elgetan

2012-09-12T16:19:00+02:00 2012-09-12T16:19:00+02:00 2012-09-12T16:19:00+02:00
Datorren domekan, hilak 16, egingo da. Izena emateko azken eguna barikua izango da, hilak 14. Parte-hartzaileek 50 kilometroko ibilbidea egingo dute Durangaldetik.

Bazkaria 14:30ean izango da. Izena barikua baino lehenago eman beharko da 669 107 907 telefonora deituta. Ibilbideak 50 kilometro izango ditu eta 12:15 irtengo dira Elgetatik. Ibilbidea: Elgeta, Elorrio, Miñota, Berriz, Matiena, Abadiño, Atxondo, Axpe, Atxondo, Elorrio, Kanpazar eta Elgeta.