Domekan izango da pintxo lehiaketako pintxoak dastatzeko azken eguna

2014-11-20T10:11:00+01:00 2014-11-20T10:11:00+01:00 2014-11-20T10:11:00+01:00
Domekan, azaroak 23, izango da Elgetako tabernek VII. Pintxo lehiaketara aurkeztutako pintxoak dastatzeko azkenengo aukera. Aukera egongo da pintxo gustokoenari botoa emateko tabernetan egongo diren boto ontzietan. Boto gehien jasotzen dituena izango da aurtengo “pintxo popularra” sariaren irabazlea. Parte hartzaileen artean zozketuko da bi laguntzentzako afari edo bazkaria.

Horretaz gain, taberna bakoitzeko pintxoaren osagaiak asmatzen dituztenen artean bi ardo botila zozketatuko dira taberna bakoitzean.
12:30etik aurrera Naiara eta Itziar trikitilariek alaituko dituzte herriko kaleak.