Elurragatik abisua

2017-11-30T11:54:00+01:00 2017-11-30T11:54:00+01:00 2017-11-30T11:54:00+01:00
Bihar eta etzi elurra egin dezake Elgetan. Elurteetako protokoloa martxan jarri du udalak.

 

Elgetako Udalak adierazi gura du EUSKALMETen abisuaren arabera, barikuan eta zapatuan (abenduak 1 eta 2) elurra egin dezakeela. Hori dela eta, Udalak martxan jarri du elurraren gaineko protokoloa:

 

  • Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da.

 

  • Salbador kaleko irteera ireki egingo da, lorontziak kenduta.

 

  • Autoa aparkalekuetan ZUZEN lagatzea eskatzen da, edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.

 

  • Herritarrei eskatzen zaie kotxea behar-beharrezkoa denean soilik erabiltzeko.

 

  • Etxeko ataria garbitu gura duzuen herritarrok GATZA eta PALAK eskatu ditzakezue udaletxean.

 

  • Informazio gehiago jasotzeko:

 

Telefonoa: 943 76 80 22 (Lan-orduetan)

E-maila: udala@elgeta.eus

Twitter : @elgetakoudala

Facebook: Elgetako Udala