Elur eta izotz arriskua iragarri dute datozen egunotarako

2010-03-10T18:53:00+01:00 2010-03-10T18:53:00+01:00 2010-03-10T18:53:00+01:00
Herrizaingo sailetik alerta horia deitu dute. Momentuko iragarpenen arabera, egoerak ez du bariku arratsaldera arte hobera egingo.
Eguraldi kontuak tarteko, alerta abisua jaso dute Elgetako udaletxean. Elur zein izotz arriskuagatik alerta horia eman du Herrizaingo sailak.

 

Gaur, elur kota 0-100 metrotan kokatu du Euskalmetek. Biharko, eguena, kota hori 100-300 metrora igoko dela iragarri du eta elurra, gehienbat, arratsaldean egingo duela aurreikusten du. Elur kota ez da bariku arratsaldera arte 400-500 metrora igoko. Goizaldean espero dute elurra botatzea. Herritarrei iragarpen horiek kontuan hartzeko eskatu diete.