ESAITen mendi martxa abuztuaren 4an iritsiko da Elgetara

2010-07-26T08:29:00+02:00 2010-07-26T08:29:00+02:00 2010-07-26T08:29:00+02:00
Egun osoko jaia antolatu dute; herri bazkarian 200 bat lagun elkartzea aurreikusten dute antolatzaileek.

ESAITen mendi martxa Elgetatik igaroko da aurten, eta egun osoko jaia antolatu dute. Besteak beste, Euskal Herriko trontza txapelketako kanporaketa bat jokatuko da herrian, eta betizu bat erreko dute herri bazkaria egiteko. “Txartelak laster ipiniko ditugu salgai 15 euroko”, adierazi du Elgetako koordinatzaile Sebas Arantzabalek.

Zeharkaldia bederatzi egunekoa da, baina osorik egiterik ez duenak jakin behar du etapak banaka egiteko aukera ere badagoela. "Gu jakinaren gainean jarrita nahikoa da", adierazi du Txiki

Farelo mendi martxako koordinatzaileak. "Zenbatu egiten ditugu parte-hartzaileak".

 

EGITARAUA

 

11:00 Elgetako Udal ordezkarien ongietorria mendi martxari

13:00 Euskal Herriko trontzalari txapelketa

14:30: herri bazkaria

18:00-19:00 bolo txapelketa

19:00- 20:00 triki bertso poteoa