Zabalik eskola kirola programan izena emateko epea

2009-09-21T16:23:00+02:00 2009-09-21T16:23:00+02:00 2009-09-21T16:23:00+02:00
Irailaren 28ra bitartean egongo da zabalik udaletxean izenemate epea. Jolasteko eta hainbat kirol praktikatzeko aukera izango dut eskolarrek. Aurten, gainera, jarduera gehiago egongo direla aurreratu dute udaletik.

Astelehenetik eguenera 16:30etik 19:00etara kirol jarduerak egiteko aukera izango dute Elgetako umeek. 2-12 urte bitarteko gazteek bost jarduera izango dituzte aukeran; psikomotrizitatea (2-6 urte), OHF (5-7 urte), eskola kirola (8-11 urte) eta karatea (7-12 urte). "Kirola eginez haurren hezkuntzan sakondu, harremanak eta giza baliabideak sendotu eta jolasten ongi pasatzea ditu helburu Eskola Kirola programak", diote antolatzaileek. Prezioa 50-130 euro bitartekoa da.