1.692.639,08€ko aurrekontua izango du 2021ean Elgetako Udalak

2020-12-29T10:20:00+01:00 2020-12-29T10:20:00+01:00 2020-12-29T10:20:00+01:00
Abenduaren 22an egindako osoko bilkuran onartu zen 2021erako aurrekontua, iazko hasiera bateko aurrekontua baino %2 txikiagoa. Inbertsio nagusien artean daude haur hezkuntzako teilatua berritzea, emakume erresistenteen plazako jolas-tokia estaltzea, kiroldegiko leihoak berritzea eta belarra mozteko makina erostea. Foru funtsaren beherakada dela-eta, 80.000€ko kreditua eskatzea aurreikusten da aurrekontuan.

Aurrekontu proiektuak aurrera egin zuen EH Bildu taldeko 6 zinegotziaren aldeko botoekin, eta EAJ-PNV udal taldeko bi zinegotziren kontrako botoekin.

2021erako behin behinean onartutako aurrekontua