Domekan ekitaldia gerrako frontean jardun zutenak omentzeko

2009-09-28T11:45:00+02:00 2009-09-28T11:45:00+02:00 2009-09-28T11:45:00+02:00
Urriaren 4an 73 urte beteko dira Espainiako gerrako frontea Elgetan finkatu zela. Zazpi hilabete luzez frontean aritu ziren milizianoei eta gudariei omenaldia egingo diete Intxortako Atean eguerdiko 12:00etan.

Elgeta 1937ko apirilaren 24an erori zen faxismoaren esku. Zazpi hilabete luzeren amaiera suposatu zuen horrek, Errepublikaren defendatzaileek lerro frankistak Intxortan geldirik mantendu zuten denbora, hain zuzen ere. "Defentsa horri esker urriaren 7an lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu zen", gogoratu dute omenaldi-ekitaldiaren bultzatzaileak direnek.
     "Gertakari haiek izan eta 73 urte geroago ez dago fusilatuen, desagertuen, goseak eta gaixotasunak frontean hildakoen errolda ofizialik. Ez dute egin preso hartu, exiliatu, errepresaliatu zituztenen errolda ofizialik. Ez dute egin herritarrei konfiskatu eta errekisatutako ondasunen erroldarik", gogoratu dute.
     Horregatik fronte hartan aritutako milizianoak eta gudariak omenduko dituzte urriaren 4an Intxortako atean; "ahanzturaren horma irekitzen duen atearen ondoan".