XVI. Intxortara igoera ospatuko da irailaren 22an

2012-09-12T16:35:00+02:00 2012-09-12T16:35:00+02:00 2012-09-12T16:35:00+02:00
Hamar urte eta gero Intxortara igoera antolatu du Udalak. Irailaren 22an, 12:00etan Elgetako plazan irten, Intxortara igo eta berriz plazara bueltan etorri beharko dira korrikalariak.

Jose Mari Arozenak duen marka hobetzen saiatuko dira guztiak. 17 minutu eta 39 segundorekin elgetarra da Intxortako igoerako marka onena duen korrikalaria.

Sariak ere izango dira parte hartzen dutenentzako:

  1. 60 €.
  2. 30 €
  3. 20 €

Marka hobetzen duenarentzako saria 60 €.