III. Kuadrilen Eguna, ekainaren 18an

2011-06-03T13:23:00+02:00 2011-06-03T13:23:00+02:00 2011-06-03T13:23:00+02:00
Hirugarren aldiz, herriko kuadrilen eguna egingo da ekainean. Gixau lehiaketa egingo da aurten ere eta bazkari herrikoia ondoren. Hemen duzue egitaraua eta gixau lehiaketako oinarriak:

10:30 Gixau lehiaketaren hasiera, plazan.

14:30 Gixau lehiaketaren sari banaketa. Sariak hauek:

  • Irabazleak: 90 euro eta garaikurra.

  • Bigarrenak: 50 euro.

  • Hirugarrenak: 25 euro.

14:30 Bazkari herrikoia, plazan (udaletxeak bazkarirako mahaiak eta aulkiak ipiniko ditu).

17:30 Erromeria Arrabots taldearekin, plazan.

Gixau lehiaketako oinarriak:

  1. Kazola bakoitza, gutxienez, 10 lagunentzat izango da.
  2. Osagaiak: okela eta patatak. Saltsarako bakoitzak gura dituen osagaiak erabil ditzake.
  3. Kazola bakoitzaren puntua eta zaporea 0tik 10era puntuatuko dira eta itxura, berriz, 0tik 5era.
  4. Kazolak 14:00ak aurretik aurkeztu beharko dira.