Errepidea zabalik dago

2010-03-08T12:27:00+01:00 2010-03-08T12:27:00+01:00 2010-03-08T12:27:00+01:00
Errepidea zabalik dago une honetan (19:30). Hala ere, tarteka elur bitsa egiten du. Kontuz gidatzeko eskatu dute Herrizaingo Sailetik. Jarraian duzue Euskalmet agentziak ondorengo orduetarako egin duen iragarpena:

Astelehenean

Negu giroa; tenperatura hotza eta elurra. Izotza botako du, batez ere barnealdean, ia egun osoz, termometroak nekez helduko baitira 1-3 ºC-ra. Kostaldean tenperatura 5-6 ºC-ra igoko da gehienez. Zerua lainotuta egongo da eta elurra egingo du tarteka, batez ere mendebaldean. Hala ere, iluntzetik aurrera atertzeko joera hartuko du. Ezegonkortasun handia dela eta, ekaitzak jo dezake.

Martitzena

Giro hotza baina, oro har, ateri. Zeruan ostarteak agertuko dira eta soilik egunaren amaieran elur-maluten bat bota dezake. Goizaldean tenperatura balio negatiboetan kokatuko da eta Araba eta Nafarroan izotz handia botako du, non hotzenak -4 ºC azpitik kokatuko diren. Beroenak ez dira gehiegi aldatuko.

Eguaztena

Asteazkenean tenperatura antzekoa izango da eta elurra egin dezake. Ez dugu prezipitazio askorik espero baina elur-kota itsasmailan kokatuko da eta beraz, tarteka elurra egingo du edonon. Goizaldean tenperatura oso hotza izango da, bai barnealdean eta baita kostaldean ere termometroak 0 ºC azpitik kokatuko dira. Barnealdean izotz handia bota dezake. Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, ipar-ekialdeko norabidea nagusi izanik.