Zurrumurruen kontrako formazio saioa izango da apiriralren 9an

2018-03-23T13:15:00+01:00 2018-03-23T13:15:00+01:00 2018-03-23T13:15:00+01:00
Zer egin dezakegu Elgetan etorkin eta errefuxiatuen inguruko zurrumurruen aurka? Zurrumurruen aurkako estrategia etorkin eta errefuxiatuen inguruan sortzen diren estereotipo negatibo eta aurreritziak sortutako ondorioak ekiditeko dinamika da.

 

Elgetan, Elgetako Udalak, Euskadi mailako Zurrumurruen Aurkako Sarean (ZAS) parte hartzen duten elkarte eta erakundeekin batera bultzatzen dugu aipatutako estrategia.

Gure herrian zurrumurruen aurkako lanean garatzen ari diren bestelako iniziatiba, eragile eta pertsonekin elkarlanean.

Ondoko formazio egitasmoak, besteak beste, zurrumurruen aurka lanean arituko den pertsona Elgetako agenteen sarea sortzea du helburu.