'Elgeta Danon Artian' egitasmoa, elgetarrek udalean parte har dezaten

2008-11-27T17:00:00+01:00 2008-11-27T17:00:00+01:00 2008-11-27T17:00:00+01:00
Erakundeek askotan aipatzen duten herritarren partaidetza errealitatera eramatea da Elgetako Udalak landu duen Elgeta denon artian egitasmoaren helburua. Datozen hilabeteetan, Udalak landuko dituen hainbat alorri eragingo dizkieten gaietan herritarren iritzia jaso eta aintzat hartuko dituzte. Horretarako, hainbat foro eratuko dira, eta etxez etxe, inkesta bat banatuko dute. Hemen duzue ikusgai aurkezpeneko BIDEOA.

Elgeta danon artian gai konkretuen gainean elgetarren iritzia jasotzeko ahalegina da egitasmoaren aurkezpenean udaleko ordezkariek azaldu dutenez. Zentzu horretan, herritar guztien partaidetza eskatzen dute. Adierazi dutenez parte hartzeko formulak dira kudeaketa eredu berriaren muina, eta horregatik egiten dute parte hartzeko gonbita.
Helburuko horrekin, 8 foro abiarazi nahi dituzte, bakoitza alor bati lotuta. Hala, elgetako mugikortasuna, legealdiko plana, Agenda 21eko ekintza plana, PER-a berritzea, kirol azpiegiturak eguneratzea, herriko komertzioa indartzea, herriko nekazaritzari bultzada ematea eta zaborraren kudeaketa jorratuko dituzte datozen hilabeteetan. Uztaila bitartean, apurka apurka jarriko dira martxan foro hauek,lehena, Mugikortasunaren ingurukoa da datorren hilean bertan. izena eman beharko da foroetan parte hartzeko. Zenbait kasutan baina, hitzaldi irekiak ere antolatuko dituzte. Baina foroez gain, bihar bertan herriko hainbat gairi buruzko 68 galderaz osatutako inkesta bat banatuko dute etxez etxe.

Hamasei urtetik gorako edozein elgetarrek erantzun ahalko du inkesta, hori bai abenduaren 16a baino lehen. Internet bidez ere lortu ahalko da, udalaren webgunean hain zuzen ere. Inkestaz gain, bihar foroetan parte hartu ahal izateko formularioa ere banatuko dute, eta baita mugikortasunaren inguruan udaletxean landu dutena ere. Oxel Erostarbek esan du foroetan jasoko diren ondoriok eta eskaerak aintzat hartuko direla, eta herriko elkarte eta taldeekin ere jarriko direla harremanetan. Egitasmoaren helbide elektronikoa ere jarri dute martxan, herritarrek izan dezaketen edozein zalantza argitzeko.

 

 

Foroak

Ekimenaren barruan zazpi foro jarri nahi dittugu martxan:

Parte hartu

Gaiñera, nahiko giñuke inkestia bete eta udaletxian jarriko dogun buzoira ekartzia. Hauxe da beste bide bat zuen iritzixa be kontuan hartua izan dein. Ez da denbora asko bihar galderei erantzuteko eta benetan garrantzitsua litzake etorkizunerako.

Ekimenian emoten diran aurrerapausuak webgune honetan bertan jarriko dittugu. Zalantzaren bat badaukazue, idatzi danonartian@elgeta.net helbidera.
Foruetan parte-hartzeko izena emon besterik ez daukazue. Hemen daukazue izena emoteko orrixa be. Bete, eta udaletxera ekarrita edo danonartian@elgeta.net helbidera mezu bat bialduta zurekin jarriko gara hartu-emonian. Izena emoten dozuenoi foro bakoitzarentzako dokumentaziñua eta egutegixa emongo dotsuegu.

Animatu eta hartu parte Elgeta danon artian egitteko.