Eguarbitzako atxaren inguruko lur sailen erabilera esleitu nahi du Udalak

2020-11-17T14:32:00+01:00 2020-11-17T14:32:00+01:00 2020-11-17T14:32:00+01:00
10 urterako esleitu nahi du Udalak Eguarbitzako atxaren inguruko lur sailen publikoen erabilera. Eskaintzak 2020ko abenduaren 15era arte aurkez daitezke, gutun-azal itxi batean.

UDAL JABETZAKOA DEN LUR SAILAREN ERABILERA
ESLEITZEKO PROZEDURA PUBLIKOA


LUR SAILA: Eguarbitza haitza eta inguruko lur saila (1 poligonoa, 112 eta 114 partzelak).
AZALERA: 134.771 m2.
EMAKIDAREN EPEA: 2021ko urtarrilaren 1etik 2030ko abenduaren 31 arte (10 urte).
ERABILERA: Emakidadunak lur saila abereak bertan larratzeko-bazkatzeko erabiliko du. Ezingo du inolako eraikinik egin.
DEBEKUA: Espresuki debekatzen da emakidan ematen den lur saila emakidaduna ez den beste pertsona bati uztea, ezta berrakuratze (subarriendo) kontratu bidez ere.
LEHENTASUNA: Lehentasuna izango dute “Agrarian” alta emanda dauden herritarrek.
UDALARI ORDAINDU BEHARREKO GUTXIENEKO KANONA: 90 € urteko. Kopuru hau interesatuek igo ahal izango dute beren eskaintzetan.
ESKAINTZAK AURKEZTEKO EPEA: 2020ko abenduaren 15a. Eskaintzak gutun-azal itxi batean aurkeztuko dira.
ESKAINTZAK AURKEZTEKO TOKIA: udaletxeko erregistroa.