Elurra ari du baina errepidea zabalik dago

2012-02-08T09:37:00+01:00 2012-02-08T09:37:00+01:00 2012-02-08T09:37:00+01:00
(AZKEN ORDUA 17:00): Elurra diharduen arren, bide guztiak zabalik daude. Dena den Elgetatik Bergararako errepidea erabiltzea gomendatzen du Herrizaingo Sailak. Herriko kaleak garbi daude; Julen Beretxinagak lanean dihardu elurra kentzeko makinarekin. Udal brigadako langileak ere gatza botatzen ari dira herriko hainbat tokitan. Kontuz gidatu elurra ari du-eta. Elurra egiten badu kontuan hartzekoak eta intereseko telefonoak:
Elurraren protokoloa:

  1.  Autoa erabili behar duzuenok Elgeta eta Bergara arteko errepidea erabiltzea gomendatzen da. Diputazioak du errepide honetan elurra kentzeko ardura eta telefono honetan izango dituzue argibideak: 902 11 20 88.
  2.  Udaletxeko makinek kale eta auzoetako errepideetan eta baserri auzoetako bideetan elurra kentzeko ardura dute.
  3.  Autoa aparkalekuetan uztea eskatzen da. Edozein modutan lagatzeak eragotzi egiten baitu zerbitzu egokia ematea.
  4.  Zuen ataria garbitu gura duzuen herritarrok gatza eta palak eskatu ditzakezue udaletxean.
  5. Urgentziaren bat suertatu ezkero deitu:
  • Astegunez, 943768022 (udaletxea) telefonora.
  • Astebukaeran, 112 (SOS Deiak) telefonora.

Eguraldi iragarpena

Izotz galanta botako du: euskalmet.net