Elgetako hiru proiektu idazteko 57.575 euro onartu ditu Eusko Jaurlaritzak

2010-02-16T08:30:00+01:00 2010-02-16T08:30:00+01:00 2010-02-16T08:30:00+01:00
Dirulaguntza, besteak beste, Domingo Iturbe patronatuaren eraikina eta bere ingurua berritzeko proiektua idazteko eman du Jaurlaritzak.

Urtea amaitu aurretik proiektua idatzita egotea nahiko luke Udalak. Aurretik, baina, eraikinari zein erabilpen eman adostu behar dute Elgetan, izan ere, eraikina ez da udalarena, gotzaindegiarena baizik. "Pentsatzen dugu proiektu hori idazteko orduan kontuan hartu behar direla bai eskola, bai guraso elkartea, bai patronatua bera eta bai herritarrak", esan du Oxel Erostarbe alkateak. "Seguruenik hurrengo asteetan eragile ezberdinekin jarriko gara harremanetan nolabait irizpide batzuk zehazteko. Proiektua idatzi behar duenari denon artean adostutako irizpide horiek emateko".

Beste bi proiektu

Honakoa, baina, ez da Jaurlaritzak Elgetan diruz lagunduko duen proiektu bakarra. Udalak saneamendu lanak egin gura ditu San Roke kalean. Gudarien bidea eta plazaren aurreko aldea ere oinezkoendako egin gura ditu. Bi proiektu horiek idazteko 26.000 euro emango ditu Jaurlaritzak.

57.575 euro Jaurlaritzatik

Domingo Iturbe patronatuaren proiektua idazteko 30.996 euro onartu ditu Jaurlaritzak, Gudarien bidea oinezkoendako bihurtzeko proiektua idazteko 17.225 euro, eta San Roke kalean saneamendu lanak egiteko proiektua idazteko 9.354 euro.