Punto de trueque y feria de trueque, artesanía y segunda mano

2019-11-27T18:58:10+01:00 2019-11-27T18:58:10+01:00 2019-11-27T18:58:10+01:00
Del 9 al 12 de diciembre se habilitará la sala de cerámica como zona de trueque. El 13 de diciembre se celebrará en el gimnasio una feria de trueque, segunda mano y artesanía

TRUKE-GUNEA

Gabonak gainean ditugula eta opariak egiteko ohitura dugun garai honetan, bigarren aukera bat eman nahi diegu bazterrean utzita ditugun gauza horiei. Horretarako, iraganean egin izan dugun bezala, aurten ere kontsumo arduratsua eta birziklapena bultzatzeko ekimena antolatuko dugu. Abenduaren 9tik 13rako astean, truke-gunea eta bigarren eskuko azoka jarriko ditugu martxan.

Astelehenetik eguenera (abenduaren 9tik 12ra) truke-gunea zabalik izango da buztingelan. Bertan edonork utzi eta hartu ahal izango ditu jostailu, liburu edo bestelako artikuluak. Gauza bat edo gehiago utzi edo hartu ahal izango da eta norberarena izango da duen beharraren arabera jokatzeko ardura. Gunean uzten diren artikuluak erabiltzeko moduan egotea beharrezkoa izango da eta ezin izango dute eduki sexistarik izan. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte zabalik egongo da eta ez da beharrezkoa izango ezer ordaintzea, ezta izenik ematea ere. Eguenean truke-gunean gelditzen direnak barikuko azokan eskuragarri egongo dira.

TRUKE, ARTISAUTZA ETA BIGARREN ESKUKO AZOKA

Astea amaitzeko, bigarren eskuko, artisautza eta truke azoka egingo dugu barikuan (abenduaren 13an), 18:00tatik 20:00etara, kiroldegian. Azokan norberak jarriko dio gauza bakoitzari ondo deritzon prezioa, jartzekotan. Bertan postua jarri ahal izateko udaletxean bertan edota 943 768022 telefonoan izena eman beharko da abenduaren 12a aurretik. Mahai kopurua mugatua denez, bizkor ibili eta eman izena!

Zuk erabiltzen ez duzuna beste batek erabil lezake, animatu eta parte hartu