BETEBEHARRAK:
Elgetan erroldatuta egotea.
16 urte beteta edukitzea.
Elgetatik kanpo euskara ikastaro batean parte hartzea.
Ikastaroa bukatzea eta gutxieneko aprobetxamendua izatea.
Gutxienez, %80ko asistentzia izatea.
Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.artikuluko 2. eta 3. ataletan ezarritako kausaren baten pean ez egotea.
Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta Udalarekikoak egunean izatea.
BEHARREZKO AGIRIAK:
Diru laguntza eskaerak Elgetako Udaleko Harrera Zerbitzuan (Mendizaleen
plaza, 20690 Elgeta) aurkeztu ahal izango dira deialdia kaleratzen den
momentutik aurrera. Eskaerarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu
beharko dira:
- Eskaera orria, behar bezala beteta.
- Bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako diru-laguntza eskaeren zein jadanik emandako diru-laguntzen gaineko zinpeko aitorpena
- Nortasun Agiriaren kopia
- Matrikularen kopia eta ordain-agiria
- Ikastaroa egin den euskaltegiak egindako ziurtagiria. Bertan honako gorabehera hauek zehaztu beharko dira: eskatzaileak ikastaroa bukatu eta gutxieneko aprobetxamendua izan duen ala ez, eta asistentzia zenbatekoa (ehunekotan) izan den.
- Atal honetan aipatutako dokumentu edo egiaztagiriren bat aurkeztu ezean, eskatzaileari bost eguneko epea emango zaio aurkeztutako dokumentazioa zuzen edo osa dezan. Hori horrela egin ezean, eskaerari uko egiten diola uste izango da, eta beste tramiterik egin gabe, eskaera artxibatu egingo da.
DIRU-LAGUNTZAREN EPEAK:
Diru laguntza eskatzeko epea uztailak 15 arte luzatuko da.