O I N A R R I A K
-
Artista afizionatu edo profesional orok har dezake parte.
-
Formatua A3 neurrikoa izan behar da.
-
Lan guztiek originalak izan beharko dute.
-
Lanak euskarri tinkoan eta digitalean (jpg formatuan) aurkeztu behar dira derrigorrez.
-
Artista bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du.
-
Gaia librea da (koloreak eta konposaketa), dena den, kontuan hartu beharko da deialdiaren zergatia.
-
Ezin da erabili irudi-eskubideak daukan elementurik.
-
Pertsonen argazkiak erabili daitezke baldin eta hauen baimena aurkezten bada, edo tutoreena adin txikikoa bada.
-
Obra guztiek inskripzio hau eraman behar dute: “FERIXA NAGUSIKO JAIXAK 2019 ELGETA”, berau baita deialdiaren gaia. Ferixa Nagusiko jaien data ere agertu behar da kartelean ekainaren 27tik 30era).
-
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Lana euskarri tinkoan (A4 tamanainan). Atzealdean kartelaren lema edo izenburua jarri beharko da.
- Lana formatu digitalean. Kartelaren lema edo izenburua jarriko da.
- Gutun-azal itxi bat kartelaren lema edo izenburu berarekin. Gutunean sartu behar dena:
- Egilearen izena, bi abizen , NAN, helbidea eta telefono zenbakia.
Beraz, kartelaren lema edo izenburua hurrengo lekuetan soilik ikusi ahal izango da: CDan, kartelaren atzeko partean eta egilearen datuak dauzkan gutun-azal itxian. Dokumentazioa aurkezteko tokia: Elgetako Udaleko arreta zerbitzuan (Mendizaleen plaza, 1).
-
Sari bakarra izango da: 100 €, garbi.
-
Kartelak aurkezteko azken eguna: maiatzaren 3a.
-
Kartel irabazlearen hautaketa prozesua honako hau izango da: kartelak buztin gelan eskegiko dira eta herritarrek HIRIXen bitartez botoa eman ahal izango dute maiatzaren 6tik maiatzaren 12ra. Boto gehien jasotzen duen kartela izango da irabazlea.
-
Kartel irabazlea zein izan den maiatzaren 14an emango da jakitera.
-
Ez da saririk emango epaimahaiak horrela irizten badio. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.
-
Obra saritua Udalaren esku geratuko da, eta Udalak lana erakutsi eta argitaratu egin dezake horrela irizten badio.