Hemen zaude: Hasiera Udala Hondakinak Elgetarako hondakin kudeaketa eraginkorrena adostuz
Dokumentu Akzioak

Elgetarako hondakin kudeaketa eraginkorrena adostuz

Hondakinen kudeaketa eta bilketaren inguruan ditugun adostasunak.

Hondakinen inguruan dugun erronka nagusia da herritarrak benetan dugun arazoarekin jabetzea eta gizarte konpromisoa hartzea arazoari aurre egiteko. Elgetako udaletxeko talde guztiok bat gatoz gure herrian hondakin gutxiago sortu eta gehiago berrerabili eta birziklatzeko pausuak eman behar direla esaterakoan. Herrian sortzen dugun hondakina sailkatuta batu behar dela deritzogu. Lehenbailehen, horretarako aukera eman behar dugu. Gauza guztietan moduan egongo da hondakina sailkatzeari trabak ikusten diona eta herritar hauen jarreran eragiteko ekimenak ere eraman beharko ditugu aurrera.

 

 

HELBURUAK.

Udaletxeko taldeok hondakina sailkatuta batzearen alde gaude eta badakigu %70-%80ko sailkapenera heldu gaitezkeela. Helburu honetara heltzeko eta zabor gutxiago sortzeko 8 neurri proposatzen ditu Udalak. Herritarrei aurkeztu eta euren ekarpenak jaso ostean udalbatzarrak onartuko dituelarik.

 

 

NEURRIAK.

  1. Herritarrek guk sortzen dugun zaborrarekin egiten dena ezagutzeko eta euren jarreran eragiteko ekimenak eramango dira aurrera. Herritarrek iritzi garatu eta kritiko bat izan dezaten gai honen inguruan.
  2. Gura duen herritarrak aukera izango du etxeko zabor organikoarekin konposta egiteko

                       2.1.- Etxe eta ortuetarako konpostadorak banatuko dira.

                       2.2.- Auzokonposta egiteko guneak ezarriko dira.

 3. Erosketak egiteko modu ekologikoagoaren inguruko kanpainak egingo dira

  • 3.1.- Herriko dendariei proposatuko zaie bertan erositako arraina eta haragia gordetzeko tupperrak   banatzea. Ekimen hau Ekogunearekin elkarlanean eramango da aurrera.
  • 3.2.- Urkuluko ura edateko kanpaina egitea proposatuko zaie tabernei.

 

 4. Eraikin publiko eta kaleetako zabor ontziak ordezkatuko dira, zaborra bereizita botatzeko lekua duten zabor ontziengatik.

 

  5. Hondakinak sailkatu egingo ditugu herrian ezarriko diren hurrengo hondakin ontzien bidez: organikoa, errefuxa, plastikoa, papera, olioa, arropa, fardelak eta bidrioa. Hondakin ontzi batzuk txipa izango dute eta herritarrek txartela bertara zaborra botatzeko aukera izateko. Hori izango da Elgetan aurrera eramango den identifikazioa sistema herritarrek hondakina behar den moduan sailkatzen dutela egiaztatzeko. Gainerako hondakinak puntu berde mugikorrera edo Garbiguneetara eraman beharko dira.

  • 5.1.- Hondakin ontzi berdea kendu egingo da.
  • 5.2.- Herritarrek hondakina eramateko guneetan gutxienez ondorengo hondakin ontziak egongo dira: organikoa, errefuxa, plastikoa, papera eta bidrioa.
  • 5.3.- Txipa duten hondakin ontziak ipiniko dira hurrengo hondakinak batzeko:

                                   - Organikoa.

                                   - Errefuxa.

                                   - Plastikoa.

                                   - Fardelak.

 

 

 

  • 5.4.- Orain arte moduko ontziak mantenduko dira hurrengo hondakina batzeko:

                                   - Papera.

                                   - Olioa.

                                   - Pilak (udaletxean eta dendetan batuko dira).

                                   - Bidrioa.

  • 5.5.- Hilean behin Mankomunitateko puntu berde mugikorra etorriko da hurrengo hondakinak batzera:

                                   - Telefono mugikorrak.

                                   - DVD eta CDak.

                                   - Inpresorako kartutxoak.

                                   - Material elektrikoak.

                                   - Pilak.

                                   - Epea bete duten medikamentuan.

                                   - Etab…

                                 

6. Hondakina sailkatzen ez duten herritarren jarraipena egingo du Udalak. Konpostatzen duenak hobariak izango ditu zabor tasan.

 

7. Enpresa eta komertzioei ematen zaien zerbitzua hobetuko da.

 

8. Erabiltzen ez ditugun tresnak berrerabiltzeko guneak bultzatuko dira. Adibidez 2. eskuko azokak…

 

 

 

2013RAKO EKINTZA PLANA.

 

Apirila, maiatza, ekaina.

 

1.- Elgetako hondakinekin zer egiten den hitzaldia antolatu.

2.- Hondakinen sailkatzea bultzatzeko kanpaina aurrera eraman

3.- Erosketak tupperrean egiteko kanpaina aurrera eraman.

4.- Auzo konpostajea bultzatzeko kanpaina aurrera eraman.

5.- Auzo konposta egingo den guneak zehaztu eta lehentasunen eta diru laguntzen arabera gune horiek eraikitzen joan.

6.- Udaletxeko taldeen artean Elgetarako hondakinen kudeaketa eraginkorrena adostu.

7.- Eraikin publikoetan eta kalean hondakinak sailkatuta jasotzeko ontziak ipintzen hasi.

 

Iraila, urria, azaroa, abendua.

 

8.- Herritarrei adostutako aurkeztu eta ekarpenak jaso. Horretarako bilerak egingo dira:

-       Herriko elkarteekin.

-       Tabernari eta elkarte gastronomikoetako arduradunekin.

-       Enpresetako arduradunekin.

-       Baserritarrekin.

-       Herritarrekin.

 

9.- Ekarpenak jaso ostean udalbatzarrean proposamena onartu.

10.- Abenduan galdeketa egin.

 

 

 

 

 

 

Elgetan 2013ko apirila