Hemen zaude: Hasiera Udala Elgeta Danon Artian Elgeta 2020 plana
Dokumentu Akzioak

Elgeta 2020 plana

Elgeta 2020 - herri hausnarketa prozesuan jasotako emaitzak eta ondorioak (pdf 281kb)

 

Herritarrek egindako ekarpenak betetzen joatea da Udalaren asmoa

Helburua

Datozen urteetan Udalaren lan ildoak markatuko dituen ikuspegia finkatzea

Zer egin den

  • 2009-2010 ikasturtea: Elgeta 2020 planaren zirriborroa osatu (helburuak eta 144 ekintza zehatz), udal talde guztien ekarpenekin eta zinegotzi guztiek adostuta.
  • 2010 udazkena: herritarrekin hausnarketa prozesua

          o Herritarrekin bilera irekiak, udalaren zirriborroa kontrastatu eta ekarpen berriak jasotzeko: lau lan bilera egin dira.

          o Herriko hainbat talderi euren ikuspuntu eta ekarpen espezifikoak aurkeztea eskatu zaie: herri eskola, gurasoen elkartea, gaztelekuko gazteak, gaztetxea, jubilatuen elkartea, osasun zerbitzuak eta herriko dendariak. Kontuan hartu dira ere 2009-2010 ikasturtean zehar egin zen kirol foroaren ondorioak.

          o Dokumentazio guztia eskura jarri da udal web gunean, eta horren berri zabaldu da prozesu osoan zehar.

          o Aukera eman da herritarrek ekarpen partikularrak egiteko: ekarpen bat jaso da.

  • 2011 otsaila: jasotako emaitza eta ondorio nagusiak aurkeztu dira ekitaldi irekian.

Herritarrekin hausnarketa prozesua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kudeatuz programaren babespean egin da.

Berriak