Hemen zaude: Hasiera Ezagutu Mendi federazioa
Dokumentu Akzioak

Mendi federazioa

1999ko maiatzaren 23an Euskal Mendizale Federakundearen 75. urteurrena ospatu genuen milaka mendizalerekin batera. Urteurren honek gainditu egiten du kirolaren esparrua, Euskal Herri oso-osoari eragiten dion gertakaria baita.

Federazioa1










 

 

 

Federazio2





 






EUSKAL MENDIZALE FEDERAKUNDEAREN 75. URTEURRENA (1999-05-23)

Ospakizun honen inguruan antolatuta zeuden ekintzek Elgetan aste bat lehenago izan zuten hasiera, hainbat ikus-entzunezko ("Paine-Patagoniako Erdiko Dorrerako ibilbidea", "Mendi-eskiekin zeharkaldia Alpeetan"), hitzaldi eta abarren bidez. Bezperan, maiatzaren 22an, Oskorri musika-taldeak bete egin zuen Elgetako udal pilotalekua; hurrengo egunean gertatuko zenaren sarrera izan zen, zalantzarik gabe.

Logoa

Eguna jaio orduko, Elgetara igotzen hasi ziren, 1998ko abenduaren 20an "Goazen Mendirik Mendi" lemapean bost lurralde-federakundeen ordezkaritzan (Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Iparralde) Aralarko San Migel Santutegitik abiatutako bost makilak. Ehunka mendizaleren laguntzarekin, makilok banan-banan Asentzioko landetara helduz joan ziren. Goiz-erdian, meza egin zen Asentzion bertan eta bereziki hildako mendizale guztiak oroitu ziren. Ondoren, bertan bildutako mendizaleak herrira jaitsi ziren, egun horretarako aurreikusita zeuden ekintzarik garrantzitsuenei ekiteko.

Elgetako plazan bildurik, Xabier Lizaso, Andoni Egaña eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariek ongietorria egin zieten. Hurrengo, Elgetako Alkate Patxi Basaurik eta Euskal Mendizale Federakundearen Lehendakari Pako Iriondok hitzaldi bana eskaini zuten. Jarraian, Pako Iriondok, orduz geroztik Elgetako udaletxearen fatxada apaintzen duen 75. urteurrenaren plaka estalgabetu zuen.

Aizkorri

Urrunean Aizkorri eta Aloña mendikateak

Elgetako dantzariek eta Elgoibarko "Haritz " taldeak hainbat dantza eskaini zizkiguten, Elgetako abesbatzaren eta Oihane eta Eneritz trikitilarien abestien artean. Dena den, zalantzarik gabe oraindik heltzeke zegoen egun osoko unerik hunkigarriena: euskal mendizaletasunaren pertsonarik handi eta maitatuenetakoari, Xebe Peña-ri alegia, eskaini zitzaion omenaldia.

Eguerdian bazkari jendetsua egin zen pilotalekuan, euskal mendizaletasunarekin zerikusi handia duten hainbat pertsona omentzeko: Josetxo Uria, Pedro Udaondo, Alberto Besga, Juan Ignacio Lorente, Juanito Salazar, Amaia Aranzabal, Pili Gamuza, Juanito Oiartzabal, Iñaki San Juan eta Txato Agirre.

Arratsaldea iritsitakoan, Maixa eta Itziar musika-taldearen emanaldiaren ostean, amaiera eman zitzaion 1999ko maiatzaren 23an, igandea, euskal mendizaletasunak Elgetan ospatu zuen festa handiari. Hiru milatik gora izan ziren egunean zehar Elgetara etorritako lagunak eta asko baita bertaratu ziren federakunde autonomikoak ere: andaluziarra, aragoarra, kanariarra, Gaztela eta Leongoa, Gaztela-Mantxakoa, Kataluniakoa, estremadurarra, galiziarra, Madrilekoa, murtziarra, errioxarra, Valentziakoa eta espainiarra.

Elgetako plaza

Mendizalea

Gure herria mendizaleen topagune izan da

Euskal Herrian ez dago Elgetako plaza bezalakorik, behintzat, euskal mendizaletasunerako erabakigarriak izan diren gertakariei dagokionez.

Elorriorako errepideari atea irekitzen dion arkua iraganda, antzina arbitrio-etxea zenaren azpian, Elgetako bisitariak eremu zabal eta lauangeluarra aurkituko du, udaletxearen eraikinak buru eginez. Plaza horren ingurutik osteratxo bat egitea, denboran zehar eta, zehazki esateko, euskal mendizaletasunaren historia sentimentalean barrena bidaiatzea da. Udaletxearen karrerapearen gainean plaka batzuk daude eta honako hitz hauek irakur daitezke: Federación Vasco Navarra de Montañismo, Urrezko Ezteiak, 1924-1974; Federación Vasco Navarra de Montañismo, 1924-1999.

Eraikin horren beraren albo batean beste plaka bat dago tokiaren izenarekin: "Mendizaleen Plaza". Ibilaldiari jarraituz, Oskarbi Elkartearen fatxada zurian, Bergararako errepidearen ondoan, beste plaka batek arreta pizten du; bertan gogorarazten da toki horretan Euskal Mendizale Federakundea sortu zela 1924an.

Nahiz eta paradoxa iruditu, euskal mendizaletasunaren tokirik esanguratsuenetakoa ez da mendi bat, herri baten plaza baizik, "Mendizaleen Plaza" hain zuzen ere. Izena udalak erabaki zuen 1978ko abuztuaren lehenengoan; dena den, erabaki horrek lehengo izena ("Plaza del Alpinismo", 52 urte lehenago jarria) Euskal Herriaren une horretako egoerara moldatu baino ez zuen egin nahi izan, bizi zen hizkuntzaren, kulturaren eta tradizioen susperraldi sozial eta publikorako trantsizio-prozesuaren barruan.

Elgetako plaza, Euskal Herriko mendizaletasunarentzat, federakundearen abiapuntua da, hau da, kirol-jardueraren antolamendua sustatzen zuen mugimenduan sartzea, entitate txikiagoentzat lortu ezinezkoak ziren kirol-interes komunak kudeatu eta bultzatu ahal izateko izaera nazionaleko entitate supralokaletan antolatuta. Helburu hori ongi zehaztuta dago mendizaleek erakunde berria antolatzeko beren buruari ezarri zioten arautegiaren lehen artikuluan:

Baskongadetako hiru probintzietako eta Nafarroako mendi eta txangozaletasun-elkarte guztiak biltzen dituen erakunde komun eta nagusia da, mendiarekin eta txangozaletasunarekin zerikusia duten gai interesgarri guztiak sortu, gestionatu eta antolatzeaz arduratzen dena.

EUSKAL MENDIZALETASUNAREN HISTORIAREN LABURPENA

Euskal Herriko Mendizaletasunaren historia luze-zabala da; horregatik, 75 urte hauetako gertakaririk garrantzitsuenak labur-labur aipatuko ditugu hemen:

1924

  • Maiatzaren 24an Federación Vasco Navarra de Alpinismo sortu zen zen.
    - Probintzi batzordeak sortu ziren.
    - Egiriñaoko aterpea.

1925

  • Bilera Zumarragan. - Urbiako aterpea eraiki. - Elgetako hiriak omenaldia egin zion FVNAri.

1926

  • II. biltzarra Elgetan. - Zuzendaritza berria. - Pyrenaica. - Sariak. - Mendi-lehiaketa.

1927

  • Sariak eta aterpeak. - Kontzentrazioa Gorbeian.

1928

  • Urteko biltzarra Donostian. - Zuzendaritza berria. - Finalisten festak Zumarragan. - Aterpeak.

1929

  • FVNA krisian sartu.

1930

  • Izen-aldaketa (Federación Vasca de Alpinismo). - Zuzendaritza berria.

1931-1932

  • Elkarte Alpinoen Nazioarteko Batasunaren (U.I.A.A.) fundazioa.
  • Federakunde Nazionalaren fundazioa.
  • 933-1934
  • Aizkorriko aterpea.

1935-1936

  • Biltzarra Elgetan. - Gerra zibila.

1949-1959

  • 1949ko maiatzaren 22an FVNAren 25. urteurrena Elgetan. - Mendizaletasunaren lehen Biltzar Euskal Nafarra. - Escuela Nacional de Alta Montaña Vasco-Navarra delakoaren fundazioa.

1960-1970

  • Zuzendaritzan hainbat aldaketa. - Alpinista entzutetsuen hitzaldiak eta emanaldiak. - Aterpeak: Gorbeia, Vistrente aterpetxea, Veronica etxola, San Adrian. - Goi Mendietako XIX Lehiaketa Nazionala Belagoan. - Euskal espedizioa Peruko Andeetara.

1971-1985

  • FVNAren berrantolaketa, Pako Iriondoren lehendakaritzapean.
  • 1974ko maiatzaren 19an, FVNAren 50. urteurrena Elgetan.
  • I. Espedizioa Everestera (ez zen gailurra egitea lortu).
  • Piedrafitako lanen hasiera.
  • Hauteskundeak Federakundean; lehendakaria: Antxon Bandres.
  • Izendapen berria: "Euskal Herriko Mendizale Elkargoa".
  • "Zain dezagun Belagua" kanpaina.
  • Espedizioa Shakhaur-era (gailurra eta euskaldunen lehen 7.000koa)
  • Espedizioa Tirich Mir-era (gailurra).
  • Espedizioa Noshaq-era (gailurra).
  • Espedizioa Dhaulagiri-ra (gailurra eta euskaldunen lehen 8.000koa).
  • Hauteskundeak; lehendakaria: Anton Garcia.
  • EHMEren estatutu berrien burutzapena.
  • II. espedizioa Everestera (gailurra).
  • Espedizioa Jannu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Pico Comunismo-ra (gailurra).
  • Hauteskundeak Federakundean; lehendakaria: Juan Bautista Maiz.
  • Mendiko Medikuntza eta Sorospenari buruzko Nazioarteko VI. Jardunaldiak.
  • Piedrafitako aterpetxeko lanak Federakunde Aragoarrera pasatzen dira.
  • Espedizioa Kusum Kanguru-ra (gailurra).
  • Espedizioa White Needle-ra (gailurra).
  • Espedizioa Nanga Parbat-era (gailurra).
  • Espedizioa Makalu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Shivling-era (gailurra)
  • Espedizio zientifikoa Cho Oyu-ra (gailurra)
  • Hauteskundeak Federakundean; lehendakaria: Jose M. Leturia (krisia EHMEn).
  • Espedizioa Muztagh Ata-ra (gailurra).
  • Espedizioa Batura-ra.
  • Espedizioa Ama Dablam-era (gailurra eta ibilbide berria)
  • Espedizioa Chogolisa-ra (gailurra).
1986-1998
  • Hauteskundeak Federakundean; lehendakaria: Pako Iriondo (bigarren aukeraketa).
  • Espedizioa K2ra (gailurra).
  • Espedizioa Yukshin Gardan Sar-era (gailurra).
  • Espedizioa Pico Lenin-era (gailurra).
  • Espedizioa Gasherbrum IIra (gailurra).
  • Espedizioa Kangchenjunga-ra (gailurra).
  • Espedizioa Cho Oyu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Kangchenjunga-ra (gailurra).
  • Espedizioa Annapurna Iera (gailurra).
  • Espedizioa Yalung Kang-era (gailurra).
  • Izendapen berria: "Euskal Mendizale Federakundea".
  • Estatutu berrien burutzapena.
  • Monumentu berria Besaiden.
  • Hauteskundeak; lehendakaria: Pako Iriondo (hirugarren aukeraketa).
  • Espedizioak Cho Oyu-ra (gailurra).
  • Espedizioak Gasherbrum IIra (gailurra).
  • Espedizioa Violeta Peak-era (gailurra).
  • Espedizioa Muztagh Ata-ra (gailurra)
  • Espedizioa Pumori-ra (gailurra).
  • Espedizioa Erdialdeko Shisha Pangma-ra (gailurra).
  • Espedizioa Cho Oyu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Lhotse Star-era (gailurra).
  • Espedizioa Pumori-ra (gailurra).
  • Espedizioa Makalu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Nanga Parbat-era (gailurra).
  • Espedizioa Mustagh Ata-ra (gailurra).
  • Espedizioa Kun-era (gailurra).
  • Espedizioa Cho Oyu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Kangchungtse-ra (gailurra).
  • Espedizioa Everest-era (gailurra).
  • Espedizioa Everest-era (gailurra).
  • Espedizioa Annapurna IVra (gailurra).
  • Espedizioa Cho Oyu-ra (gailurra).
  • Espedizioa Everest-era (gailurra).
  • Espedizioa Everest-era (gailurra)
  • Espedizioa Lhotse-ra (gailurra).
  • Espedizioa Gasherbrum Iera (gailurra).
  • Espedizioa Broak Peak-era (gailurra).
  • Espedizioa Kangchenjunga-ra (gailurra).
  • Espedizioa Erdialdeko Shisha Pangma-ra (gailurra)
  • Hauteskundeak Federakundean; lehendakaria: Pako Iriondo (laugarren aukeraketa).
  • Espedizioa Dhaulariri-ra (gailurra).
  • Espedizioa Erdialdeko Shisha Pangma-ra (gailurra).
  • Mendiko Sorospen Taldea.
  • Alpinista Gazteen Taldea.
  • Federakundearen egoitza berria Donostian.

1999

  • AFENen 75. Urteurrena. - Juanito Oiartzabalek Lurreko hamalau mendirik altuenak igotzeko asmoa bete egiten du eta munduan hori lortu duen seigarren gizona bihurtu da. - Josune Bereziartu gipuzkoarrak eskaladako beste 8C bide bat gainditu zuen Baltzolan.

EMF-REN LEHENDAKARIAK

Elgetan fundatu zen 1924an, Federacion Vasco-Navarra de Alpinismo izenarekin. Bertan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herrialdeek hartu zuten parte. 1924tik gaur arte ondorengoak izan dira EMFren lehendakariak:

  • Antxon Bandres Azkue: Tolosa
  • Antonio Telleria Igarza: Eibar
  • Angel Sopeña Orueta: Bilbo
  • Pedro Otegi Ezenarro: Errenteria
  • Angel Zala Llaguno: Sestao
  • Pako Iriondo Lizarralde: Elgoibar
  • Antxon Bandres Zaragueta: Tolosa
  • Anton Garcia Albizu: Durango
  • Juan Bautista Maiz Agirre: Legazpi
  • Jose Mari Leturia Inza: Oñati
  • Pako Iriondo Lizarralde: Elgoibar

Hala ere, 1985. urtetik aurrera, Euskal Herriko Federakundea Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osatzen dute, zeren eta Nafarroak bere Federakundea sortu baitzuen. Gertaera hau gaur egungo banaketa politikoak eragin zuen. Dena den, hitzarmen bat dago sinatuta, bi federakundeok elkarlanean aritzea ahalbidetzen duena.