Hemen zaude: Hasiera Ezagutu Memoria historikoaren euskal interpretazio zentroa: Intxortako borrokaldiak Elgetako bonbardaketako irudiak
Dokumentu Akzioak

Elgetako bonbardaketako irudiak

Italiarrek Elgeta bonbardatu zuteneko bi argazki berri agertu dira Italiako artxibo militarrean. Durangoko Gerediaga elkarteko kideek aurkitu dituzte; italiarrek 1937ko apirilaren 22ko Elgetako bonbardaketan ateratakoak dira.

Gerediaga elkarteko Jon Irazabal historialaria eta Txelu Angoitia argazkilaria Erroman dagoen Italiako artxibo militarrean izan dira. Durangoko bonbardaketaren inguruko argazkiak aurkitzeko itxaropenarekin joan ziren eta 100 irudirekin itzuli dira, tartean Elgetako fronteko bi argazkirekin. "Hegazkin italiarrak Elgeta bonbardatzen ikusten da argazki horietan", adierazi du Irazabalek. "Plaza eta eliza ikusten dira, Elorrioko bidea ere bai. Egun argia da baina Elgeta lainopean ageri da". Elorrio, Mañaria, Otxandio, Igorre, Galdakao, Berriatua, Derio, Gernika, Portugalete, Bilbo, Somorrostro, Jata eta Galdakaoko argazkiak ere aurkitu eta ekarri dituzte.

Hemen dituzue bi argazkiak (gainean klik eginda tamaina originala ikus dezakezu):

ROMA 31-M 002 copia.jpg
Tamaina osoko irudia ikusteko egin klik…
— Tamaina: 6.5 MB

ROMA 31-M 152 copia.jpg
Tamaina osoko irudia ikusteko egin klik…
— Tamaina: 7.7 MB