Hemen zaude: Hasiera Bizi Euskara
Dokumentu Akzioak

Euskara

Elgetan Berbetan

2015eko azaroan abian jarritako berbalagun proiektua da Elgetan Berbetan. 15 lagun elkartzen dira konplexurik gabe euskaraz hitz egiteko. Anima zaitez zu ere! Izena emateko:

  • 665 282 215

Elgetako euskara eta ahozko ondarea

Elgetako udalak, Badihardugu euskara elkartearekin batera, herriko hizkera eta memoria historikoa ahalegin berezia egin du azkenengo urteetan. Herriko adineko 25 lagun inguru aukeratu dira eta elkarrizketa egin zaie, antzinako ohiturak eta bizimodua jasotzeko. Herriko euskara jasotzeaz gain, garai bateko sineskerak eta ipuinak jaso dira.

Debagoieneko udalerria, Gipuzkoako garaiena, Intxorta mendiaren magalean kokatua. Herri euskalduna, biztanleen %93 euskaraz mintzatzen da. Gipuzkoako udalerria izan arren, bizkaieraz egiten da berba Elgetan eta bertako hizkera Eibarkoaren eta Bergarakoaren artean dago. Izan ere, elgetarrek bi herri horiekin izan dute hartu-eman handiena urteetan zehar. Hala ere, gurutzebide izanik, ez da ahaztu behar Elorrio eta Arrasate ere mugakide dituela. Auzoei dagokienez, Bergarako Uberan eta Angiozarren ere Elgetako berbeta egiten da, XX. mendera arte Elgetako auzo izan baitziren, eta Elgetako erdigunetik gertu baitaude.

Guztira 37 ordu grabatu dira, eta hortik 350 pasarte sareratu dira, www.ahotsak.com helbidean. Pasarte horietako hainbat transkribatuta daude eta bideoak online ikusteko aukera ere badago.

Hona hemen, adibiderako, proiektuan zehar jasotako pasarteetako bat:

 

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.

 

Proiektuaren inguruko informazioa jasotzeko eta materiala ikusteko: Elgetako euskara eta ahozko ondarea - Ahotsak.com.