Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuhaitz Eguna Asentzion
Dokumentu Akzioak

Zuhaitz Eguna Asentzion

2010/03/29

Martxoaren 28an, domeka, dozena bat pago kimu landatu zituen elgetar talde batek Asentzion. Zuhaitz Eguna ospatu zuten modu horretan, baina Zuhaitz Egun berezia izan zen, udal ordezkariek aprobetxatu zutelako Asentzion egindako berritze obrak erakusteko. Aparkaleku, komun eta mahai berriak egokitu dituzte, besteak beste.

50 aparkaleku (autobus zein automobilendako), komun berriak (automatikoak), harez egindako bidegorria, eta ermitaren inguruan mahai eta parrilla berriak egokitu dituzte Asentzio inguruan.

Txukuntze obrak baino gehiago

Oro har baina, ingurua txukuntzea baino helburu handiagoa izan dute Asentzioko obra horiek. Ingurumena babestu gura dute, adibidez; horregatik bota dute harea lehengo asfaltozko errepidearen lekuan, bide naturalagoa sortuz. Era berean, bidea itxi egin dute, Asentziora bertara autoarekin edozein sar ez dadin.

Horrekin batera, "Elgeta eta Asentzio arteko lotura handitu" egin gura izan dute bidegorriaren bitartez, Oxel Erostarbe alkateak azpimarratu zuen  moduan. Izan ere, azkenaldian egindako obren bitartez, txukundu eta bisitariendako gertu ipini dute Espainiako gerrarekin lotutako gunea: Intxortako trintxerak berritu, Intxortako Atea monumentua, eta orain, Asentzio egokitu.

Zuhaitz Eguna Asentzion

Zuhaitzak landatzen, Asentzion.