Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zelako Elgeta nahi dugu etorkizunean?
Dokumentu Akzioak

Zelako Elgeta nahi dugu etorkizunean?

2010/10/22

Elgeta 2020 herri eztabaida hasi da. Atzo egin zen jendaurreko aurkezpena Espaloian. Abendua bitartean, bi astetik behin bilera irekiak egingo dira. Lehenengo bilera azaroaren 4an izango da, arratsaldeko 19.00etan.

Elgeta 2020 herri eztabaidaren helburua da hamar urte barru nahi dugun herria marraztea. Arlo guztiak ukitu nahi dira: hirigintza, aisialdia, elkarbizitza, herrigintza, natura ingurua, arlo ekonomikoak, azpiegiturak, zerbitzuak, turismoa… herriaren funtzionamenduari dagokion guztia.
 
Azaroaren 4an egingo da lehenbiziko eztabaida. Hiru gai aukeratuko dira, eta parte hartzaileek, talde txikitan banatuta, gai horien gainean dituzten iritzi eta proposamenak konpartituko dituzte.
 
Atzoko bileran, asmoa zein den eta metodologia aurkeztu ziren. Hiru bilera egingo dira, hamabostean behin. Gai ezberdinak aztertu, iritzi eta proposamenak jaso, eta lehentasunak adostu nahi dira.
 
Bilera irekiez gain, herrian diren talde ezberdinengana joko da euren proposamen partikularrak jasotzera: gazteak, erretiratuak, gurasoak, baserritarrak, elkarteak, ostalari eta merkatariak…
 
Aurkezpenaren amaieran, bertaratu ziren herritarrei euren iritzia galdetuta, adierazi zuten eztabaida publiko hau interesgarria dela.
 
Prozesuaren jarraipena egiteko, ekarpenak bidaltzeko eta izena emateko, web gune honetan bertan dituzu aukerak: