Hemen zaude: Hasiera Albisteak Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergaren Errolda jendaurrean da
Dokumentu Akzioak

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergaren Errolda jendaurrean da

2018/04/27

Udalerri honetako zergadun guztiei jakinarazten zaie 2018. urteko Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergaren Errolda jendaurrean dela uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluaren arabera.

Era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erreglamendua onesten duen apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretuaren 78. artikuluan galdatzen den borondatezko zergabilketaren epea eta modua adierazten dira. Hori guztia ondoko arau hauen arabera:

 

- Errolda agerian dagoen tokia: Udal honetako Idazkaritzan.
- Aztertzeko epea:
Iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, hilabete bat.
- Desadostasuna adierazteko epea:
Hilabetea b) puntuan adierazi den eran zenbatua, birjarpeneko errekurtsoaren bitartez.
- Errekurtsoa tarteratzen deneko organoa:
Alkatetza.
- Erreklamazioak aurkezteko tokia:
Udaletxeko Sarrera Erregistroa, bulego ordutegian.
- Errekurtsoa tarteratzearen eraginak:
Aipatu Foru Arauaren 14.2 artikuluan xedatutakoak.
- Ordainketarako epeak:
2018ko maiatzaren 15etik 2018ko ekainaren 29ra. Helbideratuta dauden erreziboak 2018ko ekainaren 8an pasako dira kobratzera.
- Ordainketa modua:

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maiatzean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki kutxa, dirubilketa bulegoa) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da. Zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso maiatza bukaeran, hurrengo bulego honetan eskatu beharko du: Dirubilketa bulegoa, Elgetako udala, Mendizaleen plaza, 1.

- Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.
  1.  

 

Elgeta, 2018ko apirilaren 27a.- Alkatea, Iraitz Lazkano Garitaonandia.