Hemen zaude: Hasiera Albisteak KDA edo DEA kokatuta eta erabilgarri
Dokumentu Akzioak

KDA edo DEA kokatuta eta erabilgarri

2018/11/07

Kardio-babestutako herria izateko bidean, Mendizaleen plazan Kanpo desfibriladore automatiko (KDA, edo DEA gaztelaniaz) bat kokatu dugu, eta erabilgarri dago jadanik. Gogoratu datorren astean, hilak 14, erabilera ikastaroa egingo dugula bihotz-biriketako suspertze (BBS, edo RCP gaztelaniaz) ezagutza dutenentzako.