Ibilbide tematikoa Intxortaren magalean: kronikak eta lekukotasuna. BIDEOA
2009/04/23
Joan den domekan, apirilak 19, Espainiako Gerraren testuinguru historikoa ezagutarazteko eta, zehazki, Elgetan izan ziren gertaeren berri emateko ibilbide tematikoa egin zen Intxortaren magalean. Ibilbide horren gaineko erreportajeak argitaratu dituzte Sustatu.com eta Berria.info webguneetan.
Ibilbidearen kronikak
- Ibilbidearen gaineko kronika duzue Sustatu.com-en, bertan jasotako bideo eta guzti: Elgetan 1936-37koen omenezko memorial bat egiteko proiektua
- Berria.info webgunean ere argitaratu dute ibilbidearen gaineko kronika: Ibilbidea iraganeko zaurietara
Krimenaren lekukotasuna
Elgetako Sesto Gain baserriko krimenaren lekukotasuna jasotzen duen bideoa argitaratu dute Sustatu.com-en, haren lekuko eta biktima izandako Anttoni Telleriak kontatua 2003an (Anttoni 2007an hil zen).
1937ko apirilaren 24an, Elgeta frankisten eskuetan erori zen
Barikuan, apirilak 24, Elgeta frankisten esku erori zeneko urteurrena beteko da eta egun horretan lore eskaintza egingo da, 19:00etan.