Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herritarren garraio beharrak aztertzeko inkesta eta bilera martxoaren 14ean
Dokumentu Akzioak

Herritarren garraio beharrak aztertzeko inkesta eta bilera martxoaren 14ean

2012/02/28

Epe motzean Bergara eta Eibarrera hainbat zerbitzu martxan ipintzeko aukera lantzen dihardute Udalak eta Foru Aldundiak. Garraio Zerbitzua dela-eta aurreko astean batzarra izan zuten Oxel Erostarbe alkateak eta Unai Erroitzenea Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publikoko zuzendariak. Garaio zerbitzuari buruzko inkesta batekin herritarren iritzia jasi gura du Udalak.

 Elgetarrok  ditugun behar nagusiak ezagutzeko inkesta banatuko da aste honetan  Elgetako etxe guztietan eta batzar irekia egingo da martxoak 14an gaia lantzeko.

Komeni da inkesta bete eta udaletxera ekartzea edo  danonartian@elgeta.net e-postara bidaltzea.

Inkesta