Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herrirako planteatuko diren egitasmo eta proiektuen inguruan elgetarren parte-hartzea bultzatzeko 'Kudeatuz' programa abiatu dute
Dokumentu Akzioak

Herrirako planteatuko diren egitasmo eta proiektuen inguruan elgetarren parte-hartzea bultzatzeko 'Kudeatuz' programa abiatu dute

2010/10/06

Herrirako planteatuko diren egitasmo eta proiektuen inguruan elgetarren parte-hartzea bultzatzeko, udalak eta Foru Aldundiak Elgeta kudeatuz programa abiarazi dute. Herritarren iritzia jasotzeko, telefono eta paper bidezko galdetegiak egingo dituzte batetik, eta Elgeta 2020 izendatu duten ekimena ere jarriko dute martxan.

 

  • Parte hartze prozesua Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Kudeatuz” izeneko programaren barruan sartzen da.
  • Elgetako Udalak herritarrengana zabaldu nahi du Elgeta 2020 hausnarketa.
  • Aldi berean, elgetarrek udalaren gainean eta herriko hainbat gairen gainean duten iritzia jasotzeko inkesta egingo da urrian zehar.

 

Eguaztenean, hilak 6, Lehendakaritza eta Foru Administrazioko diputatu Edurne Egaña Elgetan izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kudeatuz programaren bitartez Elgetan burutuko diren ekimenen berri ematera etorri zen.
     Gaurtik aurrera etxe bakoitzeko inkesta bana jasoko dute herritarrek postontzian. Galdetegi labur bat da eta bere helburua da udalaren eta udal zerbitzuen inguruan herritarrek duten iritzia jasotzea.
     Urria aurrera joan ahala ekimen gehiago ere etorriko dira. Hilaren 21ean, esaterako, herritarren parte hartzea ezinbestekoa duen hausnarketa prozesu berri baten aurkezpen ekitaldia egingo dute kafe antzokian. Udalak jakin gura du elgetarrek nolako herria nahi duten 2020. urtean. Hala, hiru lan bilera egingo ditu prozesu horretan parte hartzea onartzen duten herritarrekin.

200 inkesta telefonoz

Gainera, Gizaker enpresak 200 inkesta egingo ditu telefonoz. Herritarrei 30 bat galdera egingo dizkiete guztiak herriko hainbat gairen inguruan. "Elgetarrei  eskatzen diegu galdetegi horiek arretaz erantzutea", eskatu dute alkateak eta foru diputatuak.