Hemen zaude: Hasiera Albisteak Giro ederra I. Kuadrilen Egunean. BIDEOA
Dokumentu Akzioak

Giro ederra I. Kuadrilen Egunean. BIDEOA

2009/06/22

Gixau lehiaketa, haur jolasak, herri bazkaria eta dantzaldia... egun osoko festa izan zen zapatukoa. Goizean umeak gustura ibili ziren Salbador kaleko puzgarrian. Txikienek, berriz, koloretako bolekin beteriko igerilekua izan zuten jolaserako.

Bien bitartean mimo handiz aritu ziren sukaldariak plazan. Gixau onena nork prestatu zen lehia eta epaimahaiko kideek, azkenean, Xabatek eta Arratek osatutako 'Milizianoak' taldeari eman zion sari nagusia. Bigarren saria Luisito, Gaizka eta Oierren taldeak eraman zuen. Hirugarrena Idoia Elkoro eta Mireia Berriozabalen taldeak.

Herri bazkaria egin zuten jarraian bertaratutakoek Herriko plazan bertan, eta ondoren etorri ziren korro dantzak Erdizka Lauetan talde bizkaitarrarekin.

Giro ederra I. Kuadrilen Egunean. BIDEOA

Gixau lehiaketako irabazleak.